Historia| Jakitunak mintzo|
Eskualdeko Berriak| Audio Biltegi| Eskualdeko agenda|
Programazioa|
Argazkiak| Bazkidetzea| Foroa
Irratia entzuteko: Winamp | iTunes | VLC

2008 azaroak
21
Ostirala

Bisita kopurua:11400

Lesakako ferietan Manolo eta Joxean Igoakin solasean

Azienda lehiaketan lau sari irabazi dituzte Beratarrek

Audioak

4_igoa.mp3
4_igoa joxean.mp3




GAINeko Txente Rekondo

Ameriketako Estatu Batuetako presidente berriaren promesak,ahalak, asmoak..etabar aztergai izanen dugu Txentekin solasterakoan. Irak,Afganistan etabar ahantzi gabe.

Audioak

4_txente afganistan.mp3




Erronkariko gasna izendapena.Arautzaile batzordeko Migel Mari Arizaleta artzainarekin solasean.

Batzordeak azken urte erdian hartutako norabidearekin ez da bat ere ados Baztandarra (ehne).

Audioak

4_arizaleta erronkari 08 11.mp3




Artisau erakusketa Lesakako Ferietan

San Fermin Jubilatu elkarteak, urtero Ferietan Artisau Azoka antolatzen du. Horri buruz solasteko elkarteko lendakaria den Karmelo Etxarterekin egon gara.

Audioak

4_karmelo etxarte.mp3




EUSKARA OFIZIALA, ORAIN

22 urte luze joan dira Nafarroako Parlamentuak Vascuencearen legea onartu eta Nafarroa hiru eskualdetan banatu zuenetik. 22 urte luze, beraz, euskal hiztunen eta nafar guztien hizkuntza eskubideak urratuz. 22 urte horietan lege horren emaitza aski ezaguna zaigu euskaldunoi: euskaraz ikasteko ezintasuna, isunak, euskarari zuzendutako dirulaguntzen murrizketa, administrazioarekin harremanak euskaraz izateko trabak… orriak eta orriak betetzeko adina eskubide urraketa. Azken batean euskaraz, hots, Nafarron hizkuntzan (LINGUA NAVARRORUM), bizitzeko ezintasuna

Paul Bilbaoa eta Aitziber sarasola

Audioak

4_manifarako.mp3
4_manifarako deia.mp3




Bortziritako Piropo Lehiaketa alternatiboa

Bortzirietako Gorriak, osasunako peñak, bortzirietako mus txapelketa antolatu du. hortaz solasteko Mikel Biurrarena "pitxurri"rekin egon gara.

Audioak

4_bortzirietako mus txapelketa.mp3




Udal eta Mankomunitateen salaketa

Euskarazko komunikabideei aurtengo laguntzak ematea eta heldu den urtekoak ez murriztea eskatu dute udalek Parlamentuan

Nafarroako hainbat udal eta mankomunitatetako ordezkariek agerraldia egin dute azaroaren 11 goizean Parlamentuan eta 2008ko Aurrekontuen Legean onetsi bezala, euskara erabiltzen duten hedabideentzako diru-laguntzen deialdia aurten egin, eta agindutako 310.000 euroak euskarazko hedabideen artean bana ditzala eta ez dezatela murrizketarik egin 2009ko aurrekontuetan berez eskasak diren Euskararentzako kontu-sailetan eskatu diote nafarroako Gobernuari, Hezkuntza Departamentuari eta Euskarabideari.
Eskualdeko udal eta komunikabideetako ordezkariak
Agerraldian izan dira Josu Iratzoki Berako alkatea, Xabier Zabalo leitzako alkatea, Esther Lakasta Nafarroako Iparraldeko Mankomunitateko teknikaria eta Xorroxin Irratiko, Xaloa Telebistako eta Ttipi-ttapa telebista eta hamabostekariko kazetariak. Izan ere, Bortzirietako Mankomunitateko udalek, Baztango udalak, Iparraldeko Mankomunitatekoek, Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitateak, Sakanako Mankomunitateak, Aezkoako juntak eta Berriozarko Udalak bat egin dute ekimenarekin.
Komunikabideak kinka larrian
Idatzian aipatu dutenez, kezkatuak ageri dira udal hauek Nafarroako Gobernuak 2008. urteko euskararentzako kontu-sail batzuk bloketau dituelako, “bereziki komunikabideetan euskara sustatzeko diru-laguntzen deialdiari dagokiona eta, bertzetik, 2009. Urterako Euskarabideko aurrekontuetan iragarri diren murrizketengatik». Kaltetuen artean kaltetuenak Nafarroako euskarazko hedabideak izan direla aipatu dute, “ez baita oraingoz horiek sustatzeko diru-laguntzen deialdirik egin eta horrek kinka larrian uzten ditu gure eskualdetako hedabideak”.
Aurtengoa oraindik kobratu ez eta heldu den urteari begira %97ko jautsiera
Aurtengoari dagokionez, dirulaguntzarik ez emateko erabakia gauzatuz gero, Euskararen Legea eta aurrekontuen legea bera ere urratuko direla aipatu dute alkateek “2008ko aurrekontuetan Nafarroako Parlamentuak 310.000 euroko kontu-sail bat onetsi baitzuen, urtero bezala, euskara erabiltzen duten komunikabideen artean banatzeko”. Hori horrela ez bada, hedabide horien baliabidek murriztuko dira eta batzuk desagertze bidean aurkituko dira. Heldu den urteari begira gauzak ez daude hobe, izan ere, Nafarroako euskarazko hedabide guzientzat 9.500 euroko laguntza izanen dela aipatu baitu Nafarroako Gobernuak eta horrek, kasik %97ko jautsiera suposatuko luke.

Audioak

4_udalak euskaren partida.mp3




III.Mariano Izeta Bertso Sariketa

abian da III.n Mariano Izeta Bertso Sariketa eta hortaz solasteko nafarroako Bertsozale Elkarteko Gontzal Agoterekin egon gara.

Audioak

4_mariano izeta 08.mp3




azaroaren 29 eta 30an sorgin ihizia Zugarramurdin

Azaroaren 29 eta 30an Zugarramurdin eginen diren ekitaldietaz mintzatu zaiku Elena Xurio

Audioak

4_zugarramurdi elena.mp3




BELARRIZ soiñu erakusketa Donostiako Tabakaleran entzungai

Xabier Erkizia eta Iñigo Telletxea Bortziriko musikariek egindako Belarriz asmoaz zenbait xehetasun eman dazkigu Xabier Erkiziak.

Audioak

4_belarriz erkizia xabier.mp3




GAIN elkarteko Txente Rekondo A E Betako hauteskundeak.

Obama garaile atera zen egunean grabatutako saioa da.

Audioak

4_obama txente.mp3




Hauteskundeak Ameriketan

Barack Obamak aise irabazi ditu AEBetako hauteskundeak eta herrialde hartako lehen presidente beltza izango da. Botoen %52 eskuratu ditu
Mikel Oteiza Baztandarrarekin izan gara kaliforniatik

Audioak

4_hauteskundeak.mp3




Euskara lanerako tresna

Audioak

4_kasinoko agerraldia.mp3




USTELKERIA ZURIAREN LIBURU BELTZA

Nafarroako administrazioan, ustelkeria zuriaren liburu beltza, aurkeztu du Administrazio komiteko Lab sindikatuak. Espe Iriartek eta Sabino kuadrak
Azaldu digute egindako lana. Administrazioko egitura eta burokrazia, pribatizazioa, enpresa publikoak, hauen lan emateak, eta zesantiak. Zatika entzun ahal duzue lasai aski.

Audioak

4_lab-5.mp3
4_lab-4.mp3
4_lab-3.mp3
4_lab-2.mp3
4_lab-1.mp3




burniaren museoaren irekiera

Audioak

4_burniaren museoa.mp3




Audioak

2_Juanjo Olasagarre.mp3




Nafarroako administrazioan ustelkeria




Ahaztuak taldeko Marcelo Alvarez

Urriaren 26an Larragan egindako oroitzapen ekitalduaz mintzatu zaiku Ahaztuak 1936- 1977 taldeko kideak. 36an Larragan 46 herritar erahil zituzten errepublikaren aurka altxatutakoek

Audioak

4_larraga ahaztuak.mp3




ogra sin feineko gazteak euskal herrian

Kamaradak gazte internazionalisteen sareak konbidatuta E Hko hainbertze bazter eta egitaskm aza ezagutzeko maukera izan dute irlandarrek.Amaia

Audioak

4_kamaradak amaia ogra.mp3




mixel xalbador

Urriaren 26an Beran eginen den Lurraren eguneko gasna lehiaketan epai mahaian arituko da Urepeldarra.

Audioak

4_mixel aire xalbador.mp3




2008ko Nafarraoa Oiñez pasatu da

Jaso ikastolakoak biltzen ari dira guztia. datorren urtean Etxarri Aranaen ospatuko da. zuzendariak Una Arellanok earran daku

Audioak

4_unai arellano.mp3




Egoitz Zelaiarekin Iparraldeko I.Bertsulari Txapelketaz solasean

Julen
Joan den Larunbatean hasi zen I.iparraldeko Bertsulari Txapelketa eta horri buruz solasteko a Egoitz Zelaia, parte hartzailearekin egoteko aukera izan genuen, txapelketa hasi aintzin.

Audioak

4_Iparraldeko bertsu xapelketa.mp3




Egues aranan espekulazioa

Etxegintzak krisiarik hemen ez du nabaritu. Herri batzuk txikiak izanik, transformazioa ikarragarria izanen dute. NABAIko zinegotziak Alfonso Etxeberriak holaxe erran daku.

Audioak

4_egues arana.mp3




NBEren giza eskubideen batzordean EHko giza eskubideen behatokiaren lekukoa.

Espainiako estatuari buruzko txostena aztertzen ari dira Genevako batzordean eta horretaz hitz egiteko Edurne Iriondokin mintzatu gara

Audioak

4_edurne iriondo e h behatokia.mp3




LOKARRI. KONTSULTA

Bakea eta normalizazio politikoaren aldeko prozesua pizteko Lokarrik kontsulta bat eginen du.Maria Lizardi kazetari Baztandarra horretaz mintzatu zaiku.

Audioak

4_lokarri lizardi.mp3




DAMBA musika taldea

Damba taldeko Aitziber Estanga eta Kristian Amorena hurbildu zaizkigu Xorroxin irratiko estudiora.Laister plazaratuko den diskoaz mintzatu gara haiekin.

Audioak

4_danba.mp3




JOSEBA LARRATXE. JOSEVISKY .

Marrazkilari gazte izanagatik jadanik zenbait hedabidetan argitaratzen ari dira Larratxeren lanak.Harekin goxoan mintzatu gara

Audioak

4_joseba larratxe komik.mp3




salbuespen egoera geldiarazi

Urriaren 4an Bilbo izanen den manifestazioaren arrazoietaz mintzatuko gara azpiko elkarrizketan

Audioak

4_bilbon e.mp3




IMIGRAZIOA. EUROPAKO EGOERA BERRIA.

BIDELAGUN ELKARTEAK ANTOLATUTAKO JARDUNALDIAN PARTE HARTZEKOA DA SOS ARRAZAKERIAKO AGUSTIN UNZURRUNZAGA

Audioak

4_bidelagun unzurrunzaga.mp3




EMAKUME BASERRITARRAK BERTIZEN

Bertizen asteburuan egindako topaketan izan da Mariado Iturralde Donamariarra.

Audioak

4_bertiz emakume baserritrren topa mariado.mp3




Ameriketako estatu batuetan hauteskundeak

Hilebete batez han egondako Txente Rekondok bere hartan ikusi eta sumatu duenaren berri eman daku.

Audioak

4_txente a.mp3




SUEDIAN IRAGAN BERRI DEN EUROPAKO GENDARTE BILKURA

Herriak Aske sarearen baitan Euskal Herriko hainbat jendek parte hartu du Malmoeko foroan,Oier Imaz hoien artean.

Audioak

4_europako foro soziala malmoe.mp3




BOLIVIAN BRIGADISTA

Abuztuan Bolivian egon zen gure konbidatua bertze hainbat brigadistekin batera.Orain gurekin mintzatu da Oihana...

Audioak

4_bolivia oiana.mp3




AMERIKETARA GANA ARTZAIN DOIKE

Jesus Goldaraz, apeza eta filologoarekin luze mintzatu gara

Audioak

4_goldaraz , ameriketara gana artzan doike.mp3




33/01 sumarioa.Amnistsaren aldeko mogimendua

Auzi honetaz zein Euskal Herriko giza eskubideen behatokiaren ibiliaz mintzatu gara Julen Arzuagarekin

Audioak

4_aam auzia arzuaga.mp3




Zortziaren bi aurpegiak, film laburra

Zortziaren bi aurpegiak, film laburra duzue. Mikel kintanak eta Ali Urrosolok zuzendutakoa. Hondarrabiako alrdearen bi iritziak bildu ditutuzte. Gu Alirekin mintzatu gara

Audioak

4_alardeak.mp3




Lizarra-Garazi akordioa

Irlandako forotik abiatu zen. Floren Aoizek. Hastapena nola izan zen agertu daku, gero ikuslea izan ze kartzelan sartu baitzuten

Audioak

4_floren aoiz.mp3




JOALDUNEN EGUNA ITURENEN

Irailaren 13an Joaldunen Eguna ospatuko da Ittunan.JoxeMari Fagoagarekin mintzatu gara.

Audioak

4_joaldun eguna 08.mp3




PELOTA ZUZENEKO JOKOAK

ABUZTU AMAIERAN bAZTANEN JOKATUTAKO PLAZA LUZEKO TXAPELKETEI BURUZ MINTZATU GARA TIBURZIO ARRAZTOAERKIN

Audioak

4_laxoa 08 9.mp3




askapena Ruben

Askapenak udarako antolatutako brigaden beri eman daku Rubenek

Audioak

4_askapena 08.mp3




Jon Aranburu, Lesakako euskara barnetegiko irakasle eta Hala Bedi irratiko kideari elkarrizketa

Itzalean egosi / Mikel / 2008-09-05
Jon Aranburu alegitarrarekin egon gara solasean. Lesakako Matxinbeltzeneako euskara barnetegiko irakaslea da eta Gasteizko Hala Bedi irratiko 3kortxea musika saioko errataria. Xorroxinen ere hainbat kolaborazio egindakoa da musikaren inguruan

Audioak

4_jon aranburu 08-ix-5.mp3




Baltasar Garzon epailearen erabakiari buruz Ahaztuak 1936-1977 elkartearekin

Itzalean egosi / Mikel / 2008-09-04
Baltasar Garzon epaileak gerra zibilean hildakoen eta desagertuen errolda egiteko agindu du, hortik abiatuta ikerketaren bat egin behar duen erabakitzeko. Ahaztuak 1936-1977 elkarteko Lander Gartziarekin mintzatu gara erabaki honeri buruz

Audioak

4_ahaztuak garzon 08-ix-4.mp3




Javier Oronoz argazkilari lesakarrari elkarrizketa

Itzalean egosi / Mikel / 2008-09-04
Javier Oronoz Lesakako argazkilaria elkarrizketatu dugu. Argazkilaritzaz mintzatu gara berekin, baina bideoklub baten jabe eta zinezalea den heinean, zinemaz eta bertze hainbat kontuz ere solastu dugu berekin

Audioak

4_javier oronoz 08-ix-4.mp3




Inmigrazioaren aferari buruz Haize Maiztegi irundarrarekin

Itzalean egosi / Mikel / 2008-09-03
Inmigrazioa gaur egungo gizartean dugun fenomeno ikusgarrienetakoa da. Urtero milaka etorkinek Iberiar Penintsulan lur hartzea dute amets, Europan bizi berri bat bilatzeko. Haize Maiztegi irundarrak Bartzelonan gizarte hezitzaile bezala lan egiten du etorkinekin eta bere laneko esperientzietatik abiatuta inmigrazioaren fenomenoaz mintzatu gara berekin

Audioak

4_haize etorkinak 08-ix-3.mp3




Euskal brigadistak maputxeen herrian

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-28
Irati Arratibel ataundarra Hego Amerikako maputxeen herrian egon da brigadista bezala. Txile eta Argentina artean bereizita dagoen herri indigena da maputxeena, eta bi estatuen errepresioak eta multinazionalen presioak kolokan paratzen ditu bere bizimodua, kultura eta hizkuntza propioak. Haien egoera eta han bizitakoa kontatu digu Iratik

Audioak

4_irati-maputxeak 08-viii-28.mp3




Moskuko bestak Irunen

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-14
Mosku irundarrek alde zaharrari ematen dioten izena da. Hiriko giro alternatibo eta herrikoia biltzen da bertan, eta aurten ere auzoan ibiltzen diren gazteek bestak antolatu dituzte, abuztuaren 14tik 17ra iraunen dutenak ekitaldi eta kontzertu pilarekin. Antolaketa lanean ibili den Ramonek eman digu besten berri

Audioak

4_moskukobestak 08-viii-14.mp3




Maider Iantzi, Garako kazetari beratarrarekin

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-14
Maider Iantzi beratarra kronikagilea dugu Gara egunkarian. Ikasketei buruz, Garara egindako ailegaeraz, egungo lana nolakoa den eta bertze hainbat kontuez mintzatu gara berekin

Audioak

4_maider iantzi 08-viii-13.mp3




Arantzako bestetaz Ainara Maia alkatearekin

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-13
Arantzan ere Ama Birjin bestak ospatuko dire urtero bezala, abuztuaren 14tik 17ra. Ainara Maia alkateak egun hoietarako Herriko Etxeak egin duen lanaz mintzatu zaigu

Audioak

4_arantzabestak 08-viii-13.mp3




Jone Fagoaga skeet olinpikoko lesakar tiratzailearekin

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-13
Jone Fagoaga skeet olinpikoko tiratzaile lesakarra elkarrizketatu dugu. Plater tiraketa modalitate bat da skeet olinpiarra eta Jone punta-puntan dugu Euskal Herriko zein Estatuko txapelketatan, eta Europara ere maiz ateri da.

Audioak

4_jone fagoaga 08-viii-13.mp3




Goizuetako Gazte Eguna abuztuaren 14an

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-13
Goizuetako Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du Ama Birjin bestetako lehenbiziko egunerako, abuztuan 14an. Gazte Asanbladako Itxasok eman digu horren berri

Audioak

4_goizutagaztik 08-viii-12.mp3




Etxalarko bestetaz Patxiku Irisarri alkatearekin

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-11

Audioak

4_etxalarpatxiku 08-viii-11.mp3




Mattin Irazoki futbolari lesakarrarekin

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-08
Mattin Irazoki futbolari lesakarrarekin egon gara. Gaur egun Gaztela-Mantxako 3. mailako Villarrobledo taldean jokatzen du, eta bere futbol ibilbideari errepasoa egin diogu, ttikitan Lesakan hasi eta Errealera, Touringera, Real Unionera, Eibarrera, Almansara, Albacetera, Lanzarotera, Melillara, Cartagenara eta Guijuelora eraman duena, 2.A mailan, 2.B mailan eta 3. mailan esperientzia zabala bildu duelarik

Audioak

4_mattin irazoki 08-viii-8.mp3




Donostiako Musika Hamabortzaldia. Aurten Etxalarren ere emankizuna

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-07
Donostiako Musika Hamabortzaldiaren inguruan mintzatu gara prentsa arduradunaren alboko Iñaki Lazkanorekin. Donostiatik kanpo, aurten Etxalarren ere emankizuna eskainiko du Hamabortzaldiak, abuztuaren 8an. Jasokunde Elizan Ara Malikian bibolinjole libanoarra izanen da entzungai

Audioak

4_musika hamabortzaldia 08-viii-7.mp3




Txinan joko olinpikoak, Jon Abril

Asier Gogorza eta Jon abril beratarrak, duela 5 urte izan ziren Txinan. "helloak txinan" idatzi zuen mantsoago Jonek

Audioak

4_txina.mp3




Administrazioan Euskaraz taldearekin eremu mistoa Iruñerri guzira hedatzearen auziaz

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-06
Administrazioan Euskaraz taldeko Joseba Otanorekin mintzatu gara, eremu mistoa Iruñerri guzira hedatzearen aferari buruz, eta bereziki PSNk eduki duen jarrera aldaketari buruz

Audioak

4_admn.euskaraz 08-VIII-6.mp3




hartza agertu da Baztanen

Lazaro perurena artzaina da, Orabidekoa. atzo ardietara zaielarik hartza bat bide bazterrean hilik harpatu zuen. pello berriz, oronoz mugaireko suhiltzailea dugu.

Audioak

4_hartza lazaro.mp3
4_hartza pello.mp3




Abiadura Haundiko Trenaren kontrako ekintza Donostian

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-05
Pasa den abuztuaren 3an AHTaren kontrako ekintza ikusgarria brutu zen Gipuzkoako hiriburuan, erdiguneko trafikoa geldiarazi zuena eta Ertzaintzak 12 lagun atxilotu zituen. AHTaren Aurkako Asanbladako kide Beak eman digu honen berri

Audioak

4_bea aht 08-viii-5.mp3




Egoitz Telletxeari elkarrizketa

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-05
Egoitz Telletxea lesakarra, Onin Bazterretik saioan tokiko Historia eta istorioak kontatuz aritzen zitzaigun gaztea elkarrizketatu dugu. Bere Historias zaletasunaz, musikaz eta abarrez mintzatu gara berekin

Audioak

4_egoitz 08-viii-5.mp3




Frankismoko errepresaliatuen omenez ekitaldia Busturian

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-04
Pasa den abuztuaren 3an ekitaldiak egin du Busturian Ahaztuak 1936-1977 elkarteak frankismoaren biktimak oroitarazteko. Honi buruz mintzatu gara elkarteko kide den Martxelo Alvarezekin, eta bertzeak bertze II. Mundu Gerran kontzentrazio eremutan euskal herritar eta espainiarrak hiltzeaz leporatuta dauden SSetako lau militar alemaniar Estatu Batuetatik Espainiara estraditatzeko eskaria azaldu digu.

Audioak

4_ahaztuakbursturia 08-viii-4.mp3




Lesakako gaurko prentsaurrea

Audioak

4_Turismoprentsaurre.mp3




Julen Zelaietak botako du txupinazoa Berako bestetan

Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-01
Julen Zelaieta bertsolariak, 2008ko Nafarroako txapeldunak botako du aurten txupinazioa bere herriko bestetan. Berekin mintzatu gara

Audioak

4_J.zelaieta txupinazua 08-VIII-1.mp3




Joseba Baleztenari elkarrizketa

Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-31
Joseba Baleztena beratarrari elkarrizketa egin diogu. Onin Bazterretik saioan kolaboratzaile izan genuen musika tartearekin, eta Sexty Sexers rock talde beratarreko gitarra jolea da. Musikaz gain, bertze hainbat kontuz mintzatu gara berekin. Bertzeak bertze, bere aitatxik txirrindularientzako oinetakoak nola egiten zituen kontatu digu, eta nola bere etxeko tailerretik Eddy Mercks, Miguel Indurain, Luis Ocaña, Perico Delgado eta txirrindularitzako bertze hainbat izen haundi pasa ziren

Audioak

4_joseba 08-vii-29.mp3




San Esteban bestei buruz Berako alkatearekin

Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-29
San Estebanak gainean ditugu dagoeneko Beran. Aurten egun bat aitzintuko dire gainera, abuztun 1era, ortzila ere hartzeko. Josu Irazoki alkatearekin mintzatu gara bestei buruz

Audioak

4_S.Estebanak 08-VII-29.mp3




Josu Vazquez lesakarrari elkarrizketa

Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-24
ETB2ko "El conquistador del fin del mundo" saioan parte hartu zuen Josu Vazquez lesakarra elkarrizketatu dugu. Saioaren zein bere inguruko berri gehiago jakin ditugu

Audioak

4_J.Vazquez 08-VII-24.mp3




Uztailaren 22a, Coca-Colaren kontrako nazioarteko eguna

Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-22
Uztailaren 22a Coca-Cola transnazionalaren kontrako nazioarteko eguna da, eta Euskal Herrian ere badaude deialdiak honekin lotuta. Askapena erakunde internazionalistako Ruben Sanchezek eman dizkigu argibide gehiago

Audioak

4_C.Cola Askapena 08-VII-22.mp3




Joseba Olagarai elkarrizketatu dugu

Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-22
Joseba Olagarai kazetari etxalartarrari elkarrizketa egin diogu. ETBko "Horrelakoa da bizitza" saioan dabil orain erreportari lanetan, eta bere ibilbide profesionalaren errepasoa egiteaz gain, berari buruzko bertze zenbait kontuz mintzatu gara Josebarekin

Audioak

4_J.Olagarai 08-VII-22.mp3




Banartako bestak uztailaren 25ean

Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-21
Lesakako Banarta auzoak, urtero legez, bere bestak ospatuko ditu utzailaren 25ean, Santiago egunarekin. Juan Mari Lopezek azaldu dizkigu bestaren nondik-norakoak

Audioak

4_banartako bestak 08-vii-21.mp3




Jon Mikel Matxiarena beratarrarekin elkarrizketa

Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-17
Jon Mikel Matxiarena beratarra elkarrizketatu dugu. Goenkalen aktore lanetan dabil, "Enekoren" paperean. Horretaz eta gauza gehiagotaz mintzatu gara berekin

Audioak

4_jonmikel 08-vii-17.mp3




Iruñeako ezker abertzaleak San Ferminetako besten balorazioa egin digu

Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-17
San Fermin bestak akitu dire Iruñean eta bertako ezker abertzaleko zinegotzi Mikel Gastesirekin egon gara balorazioa eman dakigun

Audioak

4_mikel gastesi 08-vii-17.mp3




NOKA taldea, hemen dabil

kaliforniako taldea, erdi baztandarra, kontzertuak eskeintzen ari da. hiru emakumek osatzen dute euskal taldea. Andrea eta Begoñakin izan gara. Managerra, Mikel etxean gelditu da, Xanti txikiarekin

Audioak

4_noka taldea.mp3




uztailak 8, German Rodrigez

gaur egun berexia da. 30 urte pasa baitira german hil zutela. bi konbidatu Iosu Txueka eta Miren Egaña

Audioak

4_german rodrigez txueka 08.mp3




Julen Irazokiri elkarrizketa

Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-08
Julen Irazoki Berako SextySexers rock taldeko gitarrajolea elkarrizketatu dugu

Audioak

4_julen irazoki 08-vi-04.mp3




koldo erkizia Lesakako alkatea

bestetako egitaraua, aurrekontuak eta bertzelako kontu batzuk izan ditugu berarekin

Audioak

4_koldo erkizia.mp3




Lesakako dantzarien kapitainei elkarrizketa

Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-04
Uztailaren 7an, San Fermin egunakin, urtero bezala dantzak izanen dira Lesakan. Peio Etxebeste ezpatadantzarien kapitaina, eta Iratxe Etxarte nesken kapitaina elkarrizketatu ditugu. Biek lehenbiziko urtea dute kapitain bezala

Audioak

4_kapitainak 08-vii-04.mp3




Lesakako San Ferminak hemen dire

Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-04
Lesakako San Ferminak hemen dire. Uztailaren 4ra aitzintu zaizkigu aurten, ortzila baita. Honi begira pare bat elkarrizketa burutu ditugu. Alde batetik, Txozna Batzordeko Koldok Lesakako herri mugimenduak bestetarako prestatu duen egitarau alternatibo eta betea azaldu digu. Bertzalde, Altxadi Gazte Peñako Mikel eta Lorearekin egon gara, peña hau zer den, zein helburu dituen eta bestetarako zer prestatu duen azaltzeko.

Audioak

4_s.f.egitaraua 08-VII-02.mp3
4_altxadi 08-vii-03.mp3




Ekaitzi elkarrizketa

Audioak

4_Ekaitz 08-VII-01.mp3




Landazelaiak Lesakarrentzat herri plataforma aurkeztu da

Landazelaiak Lesakarrentzat herri plataforma aurkeztu da, Lesakan Landazelaitako eremuko Hirigintza Planean herriak hitza eduki dezan aldarrikatzeko. Aurkezpenean solastu dute Javier Oronoz, Mertxe Rekondo eta Endika Mindegia herritarrek

Audioak

4_landazelaiaklesakarrentzat.mp3




Ibardingo turismo eta informazio bulegoaren aurkezpena

Turismo eta informazio bulegoaren aurkezpena egin da Ibardingo kaskoan. Bertan izan dira bertzeak bertze Bortziritako herriko etxeetako ordezkariak, Lapurdiko Urruñako eta Biriatukoekin batera. Aurkezpenaren ondotik Felipe Saraguetak solas batzuk egin ditu, mugaz gaindiko elkarkidetza honek turismo bulegoaz gain zein egitasmo betetzen dituen azaltzeko, eta Ibardingo bixitariei nola zuzenduko zaien azaltzeko

Audioak

4_bulegoaetabertzegitasmoak.mp3
4_ibardingobixitarienjatorria.mp3
4_hegoe.h.ra begira.mp3




Bidasoako lanbide heziketa eskola

eskola honen ezaugarriak agertu dizikigu Mari Josek

Audioak

4_bidasoa-marijose.mp3




Lesakako ezker abertzalearen agerraldia Landazelaitako Hirigintza Planaren inguruan

Onin Bazterretik / Mikel / 2008-06-27

Audioak

4_Gaur egun.mp3
4_Aldizkaria.mp3
4_Bertze alderdiak.mp3
4_Udalaren egoera ekonomikoa.mp3
4_Gaur egungo planteamendua.mp3